viernes, 3 de enero de 2020

NOR NAIZ NI

NOR NAIZ NI
Askotan galdetu diot nire buruari nor naizen. Ni Argiñe naiz 17 urteko neska bat, Iruñean jaioa baina Munarritzen bizi dena.
Betidanik neska alaia eta beldurtia izan naiz. Ikasketetan neska langilea naizela esaten didate,nahiz eta, nire ahalegina kostatzen zaidan. Txikia nintzenean beti gurasoen ondoan egoten nintzen, oso ixila eta lotsatia nintzelako orain, aldiz, kontrakoa, jendearekin erlazionatzeko ez daukat arazorik eta etxetik atera egiten naiz al dudan heinean.
Parrandan ateratzea asko gustatzen zait. Txikitatik musika gustuko izan dut, 7 urterekin trikitixa jotzen hasi nintzen, duela 2, panderoa eta, duela hilabete gutxi batzuk kriskitinak. Baina betidanik gustuko izan ditudan musika tresnak trikitixa eta panderoa izan dira.


Beste alde batetik kirola egitea gustatzen zait. Betidanik dantza munduan ibili naiz, baina beste kirol batzuk ere landu ditut, adibidez: igeriketa, triatloia, tenisa… Orain gehien praktikatzen dudana frontenisa da.

jueves, 2 de enero de 2020

ZER DA TRIKITIXA?


ZER DA TRIKITIXA?

  • Trikitixa, akordeoi-diatonikoa da, hau da bi tonu ez berdin dituen akordeoia.
  • Hainbat tonu eta tamainatakoak daude.
  • Askotan pandero baten laguntzaz jotzen da.
  • Lehen akordeoi diatonikoa Vienan (Austria) egin zen 1829an. 
  • Akordeoi diatonikoak haizea erabiltzen du aluminiozko lenguetak dardararazteko eta horrela sortzen da soinua.




miércoles, 1 de enero de 2020

NOLA DAGO OSATUTA?

Lengueta
Metalezko xaflatxoa, haizeak dardararazten du soinua atereaz.
Somier izeneko egurrezko ohe batean kokatzen da.

Hauspoa
Haizea bildu eta botatzeko balio duen kartoizko sistema.





Somiera
Lenguetak kokatzeko balio duen egurrezko ohea.

Teklatua
Botoiak sakatuz haizeari pasatzen uzteko balio duen sistema.

Baxuak
Ezkerreko eskuarekin jotzen dira normalean. 
Botoi bakar batek lengueta desberdinak liberatzen ditu akordeak sortuz.

Ahotsak
Nota bat jotzerakoan dardara egiten duten lengueta kantitatea.
Soinu txikiak normalean 3 eta 4 ahotsekoak izaten dira.



NOR NAIZ NI

NOR NAIZ NI Askotan galdetu diot nire buruari nor naizen. Ni Argiñe naiz 17 urteko neska bat, Iruñean jaioa baina Munarritzen bizi dena....